top of page
  • veletaaizorratz

Estreinaldi paregabea Sanjoanetan

Sanjoanetako eskopetari konpainiaren estreinaldian 50etik gora lagun elkartu ginen.

Argazkiak: Aiz Orratz, Tolosaldeko Ataria eta Agerremedia.


Elkartearen historiara pasako da 2019ko ekainaren 24a: Aiz-Orratz elkartea lehen aldiz eskopetari konpainia gisa desfilatzen izan zenekoa, alegia.


Baita ederki pasa ere. Goizean goizetik talde giro bikainean ibili ginen, eta hori izan da azpimarragarriena: guztiok batera egun ederra pasa genuela.


Bide batez, elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten 50etik gora eskopetariei. Bereziki, kapitain lanetan aritu zen Iker Galarzari, ikurriña eramateaz arduratu zen Iñaki Toledori, konpainia sortzeko lan handia egin duten Yon Gonzalez, Julen Aranzabal, Markel Iraola eta Mikel Lakunzari; eta egunean bertan lanean aritu ziren elkartekideei.

72 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page