- veletaaizorratz
Eskopetari konpainia berria, aurtengo Sanjoanetarako
Aiz-Orratz elkarteak eskopetari konpainia berria sortu du, eta parte hartu nahi duen orori izena emateko dei egin dio. Maiatzaren 24ra arte izango da horretarako aukera.

San Joan egunean 16 eskopetari konpainia izango dira, aurrerantzean, Tolosan. Aiz-Orratz elkarteak taldea osatuko du aurtengo ekainaren 24rako, elkarteko gazte batzuen ekimenez.
Iker Galarza izango da kapitaina, eta herritar orori parte hartzeko gonbidapena luzatu dio, guztion artean “festa egun paregabea pasatzeko asmoz”.
Izena-emateko epea maiatzaren 24an amaituko da. Horretarako, bazkideren bati elkartean bertan izena emateko esan, edo email bat bidali beharko da veleta.sanjoanak@gmail.com helbidera. Horrekin batera, honako datuak jarri beharko dira:
Izen-abizenak
Jaiotze data
NAN zenbakia
Telefono eta email datuak
Konpainian bete nahiko lukeen funtzioa (txirula, eskopetaria…)
Elkarteko inor ezagutuz gero, haren izen-abizenak
Epea amaitu ostean, izena eman duten guztiei bilera baterako deialdia egingo zaie. Bertan zehaztuko dira jantzia egiteko jarraibideak (dagoeneko lotua dugu Tolosako jostun batekin). Bestalde, aipatu, lehen urteko gastuetarako laguntza izango dela izena ematen dutenentzat.