- veletaaizorratz
Elkartearen eguna 2019
Actualizado: 2 jul 2019
Orion egun pasa bikaina egin genuen larunbatean.

50etik gora lagun elkartu ginen. Goizean autobusa hartu eta Pagoeta Natur Parkean egin genuen lehen geldialdia, hamaiketakoa egiteko.
Indarrak hartu ostean, Toka txapelketa egin genuen. Unai Ugartemendiak, Jonathan Perezek eta Joxean Joubertek jokatu zuten finala, bakoitzak bi txapa jo eta gero. Finalean, Unai Iruretagoiena izan zen garaile, txapa lau aldiz jotzea lortuta.
Segidan Oriora joan ginen, eta herrian barrena kalejiran izan ginen. Jainekin Txaranga arduratu zen egun osoa girotzeaz.
Puntako bazkariaz gozatu genuen gero, Xixario erretegian. Bikaina, benetan dastatu genuen menua: antxoak, urdaiazpikoa, ganbak, bisigua, txuleta piperrekin eta tarta.
Sobremesa pixka bat, txaranga doinu eta kantuekin, ohikoa denez, eta gero, sari banaketa ekitaldia. Kontatu dizuegu gehiago, aurrerago, omenaldientzat tartea ere izan baitzen. Festak Orioko kaleetan jarraitu zuen, giro paregabean.
Hurrengo urtean, gehiago! Gora Aiz-Orratz/Veleta!